Kontxako badia

Itzultzeko hamar arrazoi

Ibilbide honi esker, Euskadiren alderdi guztiak ezagutuko dituzu. Lurralde harrigarria da eta sorpresaz beteta dago; merezi du patxadaz bisitatzea. Benetako pintxoen zaporea, ardo onaren usain gozoa, itsaso eta mendien paisaiak, hirien kulturak, marinel herri bitxien eta barnealdekoen xarma, jendearen adeitasuna eta hamaika benetako emozio eramango dituzu oroigarri gisa.

Gogoan gordeko dituzu

  • Hiru dama handiak: euskal hiriburuak.
  • Gernika, historiaz eta esanahiz jositako herria.
  • Euskal marinel herrietako koloretako etxeak.
  • Arabako Errioxako ardoaren paisaiak eta zaporeak.
  • Euskaldunen izaera eta gertutasuna.
  • Natura bete-betean.
  • Euskadiko gastronomiaren aberastasuna eta aukera.
  • Euskadiko mendi eta haranetan galdutako baserriak.