Hasiera: Gernika Helmuga: Bilbao

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdi-erdian dago Euskadi bisitatzeko zazpigarren arrazoia, Kantauriar kostaldeko habitat tipikoen inguru naturalean, hain zuzen: Gernika. Ez galdu Juntetxea eta Gernikako Arbola, euskal kulturaren ikur garrantzitsua, ezta Bakearen Museoa ere. Bertan, herriari buruz eta Espainiako Gerra Zibilean izandako bonbardaketari buruz gehiago ikasi ahal izango duzu. Astelehena bada, aprobetxatu merkatu famatua bisitatzeko eta pintxo batzuk jateko, bertakoen laguntzaz euskal kulturan murgiltzen zaren bitartean; oso gustura geldituko zara, ziur. Izan ere, euskaldunen tratu beroa eta izaera da gure lurraldearekin maitemintzeko zortzigarren arrazoia. Azkenik, Bilborantz abiatu baino lehen, Omako Basoa bisita dezakezu. Gernikatik oso gertu dago. Agustin Ibarrolak sortutako baso sorgindua da; bertako zuhaitzek bizirik daudela ematen du, eta lan berezi hau miresteko rol aktiboa hartzera behartzen du bisitaria.

Ez ezazu galdu ibilbide honetan