Hasiera: Idiazabal
Helmuga: Beasain
Idiazabal eta Beasain bisitatuz hasiko dugu eguna. Lehenengoan euskal sukaldaritzaren adierazle onenetako bat ezagutuko dugu -gazta- Gaztaren Interpretazio Zentroan. Bigarrenean, berriz, Igartzako Erdi Aroko multzoa bisitatuko dugu.
Kilometro batzuk iparraldera Tolosa dugu, ospe handiko eraikinak dituen herria: Oria ibaiaren bazterretan jauregiak, dorreak eta elizak aurki ditzakegu.
Gipuzkoako bailaretan murgilduko gara, Azpeitian dagoen Loiolako santutegira iritsi arte. Euskadiko arte barrokoaren adierazle onenetako bat da; bertan elizpea eta baselizaren kupula harrigarria nabarmentzen dira, bai eta Jesusen Lagundiaren sortzaile San Inazio Loiolakoa jaio zen dorretxea ere.