Hasiera: Hondarribia Helmuga: Donostia

Euskal kostaldean barrena doan ibilaldia Hondarribian hastea gomendatzen dizugu. Hondarribia marinel herri dotorea da, eta harresiz inguratutako alde zaharra eta San Pedro kaleko arrantzaleen koloretako etxeak ditu ezaugarri nagusi. Hurrengo geldialdia Pasaia da. Arrantza portu garrantzitsua da, badia ikusgarriak Kantauri itsasotik babesten duena. Ez galdu itsasontziz ibiltzeko aukera, eta bisitatu Victor Hugok hain maitea zuen Pasai Donibaneko alde zaharra ere. Eguna amaitzeko, murgil zaitez Donostian. Benetako pribilegiatu sentituko zara, Igeldo mendiaren gainaldetik kosta eta Kontxako badia miresten duzun bitartean. Mendiaren magalean, Haizearen orrazia dago. Eduardo Chillidaren lanak olatuen erasoei eusten die egunero-egunero. Egunari amaiera bikaina emateko, paseatu Donostiako alde zaharrean eta dastatu euskal sukaldaritzaren benetako artelanak: pintxoak. Zapore eta koloreak han-hemenka ageri dira. Gure gomendioa: Arabako Errioxako ardo batekin edo txakolin batekin laguntzea.

Ez ezazu galdu ibilbide honetan