Hasiera: Gernika Helmuga: Mundaka

Gaur Gernika ezagutuko dugu, Urdaibaiko Biosfera Erreserban bete-betean dagoen euskal kulturaren ikurra, hain zuzen. Ezinbestekoa da Arbola eta Juntetxea bisitatzea; bertan, lehendakariak karguaren zina egiten du. Tamalez, Gernika bada beste zerbaitengatik ezaguna: Espainiako Gerra Zibilean nazien Alemaniako Condor legioak bonbardatu zuen. Ezagutu sakonago zoritxarreko egun horretan gertatutakoa Bakearen Museoan. Itsasmendi upategia bisitatzea proposatzen dizugu; bertako 7. ardoa Espainiako Dastatzaileen Elkartearen eskutik Urrezko Bacchus saria jaso duen lehendabiziko txakolina da. Bisitatu mahastiak eta dastatu Euskadiko ardo paregabe hau. Bekatu izango litzateke Urdaibaitik alde egitea Mundakatik igaro gabe. Herri xarmangarri horrek portu txiki eta bitxia du, Gernikako itsasadarraren ahoan dagoena. Portutik metro gutxira, itsasadarrean bete-betean, Mundakako ezker olatu famatua dago; munduko hamar onenen artean dago, eta, hori dela medio, hango eta hemengo surflariak erakartzen ditu.

Ez ezazu galdu ibilbide honetan