Hasiera: Pasaia Helmuga: Getaria

Goizean, Pasaia bisitatuko dugu; zehazki, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro barrutiak. Euskal arrantza herrien adibide argia da, eta ikustekoak dira Erdi Aroko kaleak, koloretako etxeak eta arrantzontzi bitxiak. Oso gertu, Usurbil, Hernani eta Astigarraga daude; sagardo kulturagatik eta sagardotegiengatik ezagunak diren herriak, hain zuzen. Bertan, sagardotegiko menua (bakailao frijitua, bakailao tortilla, parrillan erretako txuleta, gazta, irasagarra, intxaurrak eta, nola ez, sagardoa) probatzea gomendatzen dugu bene-benetan. Merezi du Hernaniko eta Usurbilgo alde zaharrak eta Astigarragako Sagardoaren Museoa bisitatzea. Hurrengo geldialdia Getaria da; bertan jaio ziren Juan Sebastian Elkano eta Cristobal Balentziaga, goi mailako joskintzako Espainiako diseinatzailerik garrantzitsuena. Azken horrek berari eskainitako museo garrantzitsua du. Bisitatu Getarian, Zarautzen eta Aian dauden jatorri deituradun txakolin upategiren bat, eta dastatu txingorretan erretako arrain paregabe herri horietako jatetxeren batean edota Orioko erretegi famatuetakoren batean. Ez galdu aukera.

Ez ezazu galdu ibilbide honetan