Pasaia

Euskal kostaldeko zaporeak

Euskal kostaldean barrena ibilbidea egitea pentsatu baduzu, ez galdu bertako marinel kultura errotua eta tradizio gastronomikoa ezagutzeko aukera. Tradizio hori, hain zuzen ere, gaur egunera arte iritsi da kolorez eta zaporez betetako arrantza herrietan islatuta. Kostaldeko 252 kilometroetan barrena, euskal sukaldaritzaren funtsa dastatuko duzu, dela bertsio tradizionalenean, dela abangoardistenean.

Gogoan gordeko dituzu

  • Euskal kostaldeko herrietako arrantzale giroa.
  • Itsasoan hiltzen diren itsaslabarrek eratzen dituzten paisaiak.
  • Txakolina, zenbait jatorri deitura dituen ardo paregabea.
  • Egile sukaldaritzaren filosofia eta fintasuna.
  • Erretegi batean, txingorretan egindako arrainaren zaporea.
  • Euskal sukaldaritzaren errezeta tradizionalen soiltasuna.
  • Sagardotegiko menua: bakailaoa, bakailao-tortilla eta txuleta.
  • Arraina itsasontzietatik nola deskargatzen duten ikustea, bertatik bertara.

Gomendioak

  • Kostaldean, lo egiteko tokia aurrez erreserbatzea komeni da.
  • Hautatu lo egiteko tokia; nekazal turismoko establezimendu eta landa etxe ugari daude.
  • Txakolindegietako bisitak aurrez erreserbatu behar dira.
  • Bisitatu Gernikako merkatua, astelehenetan.
  • Bilboko Aste Nagusia, abuztuan.
  • Donostiako Danborrada, urtarrilean.
  • Bilboko eta Donostiako Santo Tomas eguneko merkatua, abenduan.