Donostiako Aquariumaren barnealdea

Euskadi familiartean

Familiarekin bidaiatzen? Euskadi bisitatzeko gonbidapena egiten dizugu, lurralde bene-benetakoa eta aldi berean etxekoa, handientzat eta txikientzat egokia den ibilbide bat jarraituta. Txikiek egonaldiaz gozatu eta ikasi egingo dute, tailer, joko, parke eta beraientzat bereziki prestatutako bisiten bidez.

Gogoan gordeko dituzu

  • Opor dibertigarriak familiarekin.
  • Zeharkatu Bilboko itsasadarraren urak itsasontziz.
  • Gernikako Batzarretxea.
  • Abentura kayak batean Urdaibaiko Biosfera Erreserban.
  • Euskal kostaldeko marinel herri ederrak.
  • Askotariko jarduerak, haurrek ikasten goza dezaten.
  • Panoramika berdingabeak Igeldo eta Artxanda mendietatik.
  • Ibili Gasteizko Eraztun Berdean barrena bizikletaz.

Gomendioak

  • Karpin Abentura ez dago egunero irekita, ordutegiak kontsultatzea gomendatzen dugu.
  • Aldez aurretik kontsultatu museoen eta bertako tailerren datak eta ordutegiak.
  • Udan, ostatua aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen dugu.
  • Gasteizko Nazioarteko Jolas Jaialdia ekainean egiten da.
  • Ezagutu Bilbo eta Donostia bus turistikoan igota.
  • Gozatu abentura ekintzez euskal kostaldeko Geoparkean.
  • Astirik baldin baduzu, bisitatu Bizkaiko kostaldeko arrantzale herriak.