Hasiera: Elgoibar Helmuga: Elorrio

Durangora bidean, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoaan egingo dugu geldialdia. Fabrikazio mekanikoaren prozesuetan erabili diren teknologia ezberdinen sorrera eta garapena ezagutzeko aukera eskaintzen dio museoak bisitariari.

 

Durangon ezinbestekoa da herrigune historikotik paseatzea, ondare aberatsa baitu: jauregiak, dorreak, parrokiak, elizak, gurutzeak, arkuak, eta abar, guztiak hiribilduak historian zehar izandako garrantziaren adierazgarri. Horrez gain, Durangoko gastronomia-eskaintza zabala eta askotarikoa da, eta pintxoak, sukaldaritza tradizionala, euskal sukaldaritza berria, sagardotegiko menua, eta abar dasta daitezke.

 

Azkenik Elorrio deskubrituko dugu; hiru euskal probintzien lotura gunea da, eta haren gune historikoa nabarmentzen da. Monumentu multzo izendapena jaso du eta XVII. eta XVIII. mendeetako harrizko eta harlangaitzezko jauregiez eta oinetxez beteta dago. Andre Maria Sortzen Garbiaren basilika, Santa Ana monasterioa eta tankerako eraikin erlijiosoez gain, Argiñetako nekropolia ere nabarmentzekoa; hain zuzen ere, IX. mendeko hilarriz eta harearrizko hilobiz betetako multzoa.

Ez ezazu galdu ibilbide honetan