Hasiera: Donostia Helmuga: Tolosa

Donostiatik alde egin baino lehen, Eureka! Zientzia Museoa bisita dezakegu, familia guztiarentzako eskaintza baitu; museo elkarreragilea eta planetarioa ditu. Bi espazioetan zientziaren sekretuetan murgiltzeko aukera izango dugu. Txikientzat, gainera, Txikiklik gunea dago; bertan, ederki pasatuko dute jolasean eta hainbat esperimentu eginez, zientziaren oinarrizko printzipioak ezagututzen dituzten bitartean. Astigarragan, Donostiatik kilometro gutxira, Sagardo Museoak hainbat jarduera eskaintzen ditu, haurrek sagardoa eta muztioa nola egiten diren modu dibertigarri eta interesgarrian ikas dezaten. Honako hauek ere egin ditzakegu: inguruko dolaredun baserriak bisitatu eta sagardotegiko menua (bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuletoia txingarretan errea, gazta, intxaurrak eta irasagarra) dastatu. Ondoren, Tolosara joko dugu. Bertan, gozozaleek Rafa Gorrotxategiren Txokolate Museoko gozoak dastatu ahal izango dituzte, baita TOPICean (Nazioarteko Txotxongilo Zentroa) dibertitu eta Mariren Zuhaiztia zuhaitz parkean kirola egin eta tirolinan ibili ere.

Ez ezazu galdu ibilbide honetan