Guggenheim Bilbao Museoa

Dasta ezazu Euskadi lau egunetan

Ibilbide hau apropos-aproposa da gastronomiazaleentzat; izan ere, euskal sukaldaritzaren hainbat adierazpenen bitartez ezagutuko dute Euskadi. Lau egunez, zentzumenak zorroztuko dituzte ardoen usainei, errezeten zaporeei, merkatuen koloreei, pintxo tabernetako zaratari eta bertakoen, hots, euskal kultura gastronomikoaren benetako egileen, izaerari esker.

Gogoan gordeko dituzu

  • Añanako gatz haranaren ehun urtetik gorako gatz tradizioa.
  • Arabako Errioxako upategietako maisuak ezagutzea.
  • Txakolina, Euskadin bakarrik aurkituko duzun ardoa.
  • Pintxoak: miniaturazko sukaldaritzaren artea.
  • Goi mailako euskal sukaldaritzaren filosofia gastronomikoa.
  • Sagardotegietako bakailao tortillak eta txuletoiak.
  • Euskal gizartean erro sakonak dituen kultura gastronomikoa.

Gomendioak

  • Ordiziako artzain eguna, Pazko astean.
  • Urriaren 23an Balmasedan ospatzen diren Putxerak.
  • Santo Tomas eguneko merkatua Bilbon eta Donostian, abenduan.
  • Tolosako merkatua (larunbata) eta Ordiziako merkatua (asteazkena) bisitatzea.
  • Arabako Errioxako herrietako ardo jaiak.
  • Hautatu lo egiteko tokia; nekazal turismoko establezimendu eta landa etxe ugari daude.
  • Erreserbatu aurrez upategiak, bai Arabako Errioxakoak, bai txakolindegiak.