Hasiera: Azpeitia Helmuga: Azpeitia

Ibilbidea Azpeitian, Gipuzkoako barnealdean, hastea proposatuko dizugu. Herri horretan pertsonaia unibertsal bat ezagutuko duzu, San Inazio Loiolakoa: jaiotetxea, Loiolatarren Dorretxea, alegia, bisitatuko duzu, eta haren omenez eraikitako santutegia miretsi; bertan, nabarmentzekoa da baseliza, euskal barrokoaren adierazgarri bikainetako bat.

 

Errenazimenduko artea gustuko baduzu, ezin duzu galdu Soledadeko kapera, Soreasuko Sebastian Deunaren elizaren barruan. Kapera hori sekulakoa dela diote askok, estilo erabat errenazentista baita eta 2002. eta 2010. urteen artean egindako birgaitze-obretan balio historiko eta artistiko handiko horma-irudiak aurkitu baitzituzten.

 

Azkenik, denboran zehar bidai bat egingo dugu Burdinbidearen Euskal Museoan. Bertan, Euskadiko trenbidearen iragana gogoraraziko dugu, benetako lurrun-tren batean. Industria Iraultzan sortu ziren trenak ezagutuko ditugu, eta garai bateko tranbia elektrikoen funtzionamenduaz jabetuko gara.

Ez ezazu galdu ibilbide honetan