Hasiera: Arabako Errioxa
Helmuga: Arabako Errioxa
Ibilbide enologiko hau Laguardiako Villa Lucía Ardoaren Zentro Tematikoan hasiko da. Bertan, Arabako Errioxako ardoen sekretu guztiak ikasiko ahal izango dituzu, baita dastatzearen hastapenei buruzko ikastaroa egin ere.
Laguardia bisitatzeko aprobetxatuko dugu. Laguardia harresiz inguratutako herria da, historiaz eta lurpeko upategiz betetakoa. Horietako batzuek artisau ardoa egiten dute oraindik ere. Arabako Errioxako herri gehienetako upategietako ekoizleek pozik partekatuko dituzte zurekin beren ardoak, baita ardoa egiteko prozesua azaldu ere. Zenbait upategitan eskualdeko menu tipikoa probatu ahal izango duzu, baina, nahiago baduzu, Euskadi eta Errioxako sukaldaritzako beste proposamen sofistikatu, landu eta tradizionalagoak dituzten jatetxeak ere badaude.
Azkenik, nazioarteko arkitektoek diseinatutako abangoardiako eraikinen aldeko edo ardoa ekoizteko prozesuan berrikuntzaren aldeko apustua egin duten upategiak bisita ditzakezu, esaterako: Campillo, Viña Real eta Ysios Laguardian; Marqués del Riscal Eltziegon eta Baigorri Samaniegon.