Artea eta kultura
Zezen plaza
Azpeitiko Zezen Plaza
Ia 4.000 ikusleentzako lekua duen hirugarren mailako plaza da, estali gabea. 2003an ehun urte bete zituen. Udalarena bada ere, Azpeitiko Zezenzale Batzordeak kudeatzen du.
Elkarte horrek antolatzen duen feria nagusia Saninazio jaietakoa da (abuztuan). Horrez gain, noizean behin nobilladak antolatzen dituzte. Zezenketa dagoenean DYAk kuxinak alokatzen ditu eta musika bandak jotzen du.
Azpeitiko Saninaziotako ohitura da, hirugarren zezena hiltzean, musika bandak Aldalur konpositorearen "Zortziko" doinua jotzea, zendu zen Jose Ventura "Laka" izengoitiko debar toreatzailearen omenez.
Datu interesgarriak
Kategoria
Hirugarren mailakoa
Edukiera
4000
Helbidea
Harzubia hiribidea, 21 - 20730 Azpeitia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Zerbitzuak
- Erizaindegia