Turismo bulegoak
Turismo bulegoa
Zegamako Turismo Bulegoa
Zegamako Turismo Bulegoa eta Egur Museoa hartzen ditu Anduetza Baserriak.
Goierriko udalerri hori goitik behera ezagutzeko turismo-informazioa jasoko dute bisitariek turismo bulegoan.
Ondare historiko eta artistiko aberatsa du Zegamak. Batetik, eraikin erlijioso garrantzitsuak nabarmentzen dira: San Martin de Tours Eliza Nagusia edo Gurutze Santuko, San Adriango eta Sancti Spiritu ermitak, esaterako. Bestetik, aparteko aipamena merezi du Aizkorri-Aratz Parke Naturalak; izan ere, naturzaleek paraje eta ibilbide ikusgarriekin gozatzeko aukera izango dute.
Horrez gainera, Egur Museora bisitaldi gidatuak antolatzen dituzte. 173 enbor eta erraminta bilduma berezia ikus ditzakegu bertan, besteak beste. Urte guztian zehar ematen ditu zerbitzuak, honako hizkuntzetan: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Datu interesgarriak
Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 eta 15:30-18:30 Asteburu eta jaiegunetan: 09:30-14:00 eta 16:00-19:00
Zerbitzuak
- Bisita gidatuak