Turismo bulegoak
Turismo bulegoa
Sopelako Turismo Bulegoa
Herriko turismo bulegoak, Sopela, Bizkaiko kostaldea eta Euskadi bisitatzeko informazio turistikoa emateaz gainera, inguruetatik bisita gidatuak antolatzen ditu eta Sopela markako produktuak saltzen ditu.
Ostatuak edo jatetxeak lortzeko edo aisialdiko jarduerak zein surf, zaldiketa edo parapente ikastaroak egiteko beharrezko datuak eskaintzen dituzte. Urte osoan zabalik dago eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ematen dute zerbitzua.
Datu interesgarriak
Goi denboraldia (uztaila eta abuztua): astelehenetik igandera (jai egunak barne), 10:00etatik 19:00etara.
Behe denboraldia (gainerako hilabeteetan): astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Igandeetan eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.
Pazko Astean (ostegun santutik pazko astelehenera): 10:00etatik 18:00etara.
Gabonetan: abenduaren 24an eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an ez da zerbitzurik eskainiko.
Zerbitzuak
- Bisita gidatuak
- Txakurrarekin sar zaitezke