Turismo bulegoak
Turismo bulegoa
Mendatako Turismo Bulegoa
Mendatak turismo bulegoa dauka Idatze Etxea dorretxe ederrean herria, Busturialdea eta Euskadiri buruzko informazioa eskaintzeko txoko zoragarri honetara gerturatzen direnei.
Bulegoa urte osoan dago zabalik eta euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen du zerbitzua. Horrez gainera, bertoko produktuak saltzen ditu, besteak beste, gazta, txakolina eta keramika eta erakusketa-gunea eta diaporama bat ditu bisitariari Mendata eta inguruetako bizimoduari buruz datu guztiak emateko.
Datu interesgarriak
Helbidea
Barrio Eleixalde, 7. Idatze Etxea. - 48382 Mendata
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia
Apirilaren 1etik urriaren 31ra: Asteazkenetik igandera: 10:00-14:00 eta 17:00 19:30 Jai egunetan: 10:00-14:00 Azaroaren 1etik martxoaren 31ra: Asteazkenetik igandera: 10:00-14:00