Turismo bulegoak
Turismo bulegoa
Legazpiko Turismo Bulegoa - Mirandaola
Turismo bulego honek Lenbur Lurralde Museoa (Legazpi Natura eta Burdina) sustatzea eta Urola Garaia burdinaren intepretaziorako eremu gisa aurkeztea ditu helburu nagusi.
Lenbur Lurraldeari buruzko informazioa eskaintzeaz gainera, eskualdeko txokorik adierazgarrienak ikusteko bisitaldi gidatuak antolatzen ditu: Artzaintzaren Ekomuseoa (artzaintzaren mundua eta gaztagintza hurbiltzen dizkie bisitariei), Ogiaren Txokoa (okintzan tradizio handia duen Igaralde baserrian dago), Mirandaola Burdinola (orain dela 500 urteko burdinola baten ezaugarriak erakusten dizkigu) edo Langileen Ibilbidea (Buen Pastor kaperari eta 1950eko hamarkako etxebizitza baten erreprodukziora bisitak), besteak beste.
Urte osoan zehar irekita egoten da turismo bulegoa. Honako hizkuntza hauetan eskaintzen du informazioa: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa eta bertako produktuak saltzen ditu.
Datu interesgarriak
Egunero irekita 10:00etatik 14:00etara
Zerbitzuak
- Bisita gidatuak