• Hasiera
  • Berriak
  • 15 milio bidaiari turkiarren aurrean aurkeztuko da Euskadi

Ezagutu Euskadi

Berriak

15 milio bidaiari turkiarren aurrean aurkeztuko da Euskadi

  • Turkiar kazetarien bisita Euskadira
    Turkiar kazetarien bisita Euskadira
2014/02/05
15 milio bidaiari turkiarren aurrean aurkeztuko da Euskadi
Turkish Airlines eta Eusko Jaularitzen eskutik eta Basquetour-en bidez, 10 kazetari turkiar izan ditugu bisitan Euskadi Turkiako hedabiderik garrantzitsuenei ezagutzera emateko asmoz.

2013tik Estambul – Bilbao hegaldia astero eskeintzen da eta geroztik 41.352 bidaiarik erabili dute ibilbide hau. Ondorioz Turkiatik Euskadirako turismo eta negozioetako trafikoak gora egin du eta prentsa bidai honen helburua Euskadi hona etor daitezkeen 15 miloi lagunei aurkeztea da. Aire bidezko konexiari esker Euskadi merkatu interesgarri batean ezagutzera emateaz gain, urrutiko merkatuetara iristeko aukera ere emango du 2014an, Asiako eta Erdi Ekialdekoetara hain zuzen ere, beraientzat hiri turkiarra Europarako sarrera baita. 2013ko estadistikak kontutan izanik, Euskadik urtero bisitari atzerritar gehiago jasotzen du eta fam trip izeneko elkar-lanak, Euskadi turismo jomuga bezala munduko hainbat tokietan ezagutzera emateko tresna egokia bilakatu dira. Era berean, ekintza hauek mundu mailan Euskadi bisitatzeko interesa pizten laguntzen dute.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea