Ezagutu Euskadi
Euskadi Basque Country IV. Banderak Guadalquivir ibaira eramango du traineruen edertasuna
2015eko edizioan Malagan izandako arrakastaren ondoren, Andaluzia izango da berriro ere traineruen San Miguel Liga estreinatzeko agertokia. Ekainaren 19an, hamabi traineru onenek ekingo diote lehiaketari Guadalquivirren, eta CaixaBank Koroa eskuratzeko borrokatuko dira irteerako banderakada ofiziala eman ondoren. Ekitaldi hori, halaber, Andaluziako publikoak Euskadi norako turistiko gisa interesgarri ikusten duela aitortzeko modu bat da. Azken bost urteotan, Andaluziatik bisitatu gaituzten turistak % 51 areagotu dira. 2015ean, areagotzea % 20koa izan da, eta Andaluziatik etorritako 120.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu zuten Euskadi (turista sarrera guztiaren % 7). Guadalquivirreko uretan traineruen ikuskizuna egitea Andaluziako hiriburuaren bihotz-bihotzean euskal tradizioarekin eta kulturarekin lotutako kirol baten edertasuna erakusteko modu bat da, Basque Style eran.
Eskaintzak
Estekak
