Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadi The Guardian egunkarian

  • Euskadi The Guardian egunkarian
    Euskadi The Guardian egunkarian
2014/10/10
The Guardian egunkari britainiarrak Euskadiren berezko nortasuna eta berrikuntzaren alde egin duen apustua nabarmendu ditu
24 orriko gehigarri berezi batean

The Guardian egunkari britainiarrak gehigarri berezi zabal eta xehatu bat eskaini dio Euskadiri aste honetan. Dokumentu horretan, Euskadiko kulturaren, turismoaren eta, bereziki, ekonomiaren arloko alderdien errepaso osoa egiten du. Gehigarriak Iñigo Urkullu lehendakariari egindako elkarrizketa bat jasotzen du. Hain zuzen, elkarrizketa horretan azpimarratzen du Euskadik aukera bat duela gaur egun bere ekonomia garatzeko, zorroztasunaren, inbertsio pizgarrien, enplegu sorreraren eta gizarte ongizateko zerbitzuei eustearen aldeko apustua eginez. Koloretako 24 orrietan, argitalpenak bereziki aipatzen du berrikuntzaren eta goi mailako teknologiaren aldeko euskal apustua, industria astuneko tradizio luze baten ondoren. Lehendakariaz gainera, euskal erakunde eta enpresarien buru nagusietako zenbait aipatzen ditu espresuki gehigarriak. Argitalpenaren ardatz nagusia industria eta berrikuntza izan arren, turismoarekin lotutako industriari buruzko informazio asko eskaintzen du, eta arreta berezia jartzen du mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean. The Guardian egunkari britainiar historikoa da. Manchesterren sortu zen 1821ean eta une honetan, Erresuma Batuko bost goiburu nagusien artean dago.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea