• Hasiera
  • Berriak
  • Sestaoko La Naval Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatu dute

Ezagutu Euskadi

Berriak

Sestaoko La Naval Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatu dute

  • Sestao
    Sestao
2022/05/26

Sestaoko La Naval Babes Bereziko Kultura Ondasuna izendatu dute

Itsasadarreko lehen ontziola industriala Monumentu Multzoa da hemendik aurrera.

Eusko Jaurlaritzak Sestaoko Naval ontziolaren balio historikoa babestu eta gorde nahi izan du, Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatuz. Horrela, hango eraikinetako edozein esku-hartze kontrolatuta geratuko da.

 

130 urte martxan egon ondoren eta 200 itsasontzi baino gehiago eraiki ostean, Euskadiko ontziolarik adierazgarriena Monumentu Multzo bihurtuko da. Sestaon dago, Nerbioi ibarrean, eta hainbat balio eta ondasun ditu, hala nola balio historikoa, soziala, zientifikoa edota paisaia-balioa, besteak beste.

 

Lanaren kulturak zerikusi handia izan du Euskadiko paisaian eta ingurunean. Industriak gure lurra eta gure jendea, historia eta jarduera landu ditu, gaur egun Turismo Industrialaren bidez transmititzen direnak, egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko funtsezkoa dena.

 

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea