Ezagutu Euskadi
EXIB Música Jaialdia - 2. edizioa
Bilbo izango da berriro ere EXIB Música musika iberoamerikarren jaialdiaren egoitza. Ekitaldiaren bigarren edizioa egingo da maiatzaren 7an, 8an eta 9an. Hiru jardunalditan Iberoamerika osoko 18 showcase aurkeztuko dira, eta horietako gehienetara doan sartu ahal izango da. Hain zuzen, erakustoki horiek herrialde desberdinen kultur nortasuna eta aniztasuna erakusteko balioko dute. Alhondiga Bilbaok eta beste eremu publiko batzuek hartuko dituzte EXIB Música jaialdiaren bigarren edizioko jarduerak. Jardueren artean, besteak beste, azpimarratzekoa da Musikaren eta Jatorrizko Hizkuntzen Foroa, hizkuntza gutxituetan musika adierazpenak sustatzera zuzendua bereziki. EXIB jaialdiaren xedea musika iberoamerikarra nazioarteko publikoan ezagutaraztea eta hedatzea ez ezik, musika industriako profesionalentzako topaketa izatea ere bada. Azken segmentu horretarako hainbat jarduera egingo dira EXIB 2015 jaialdian, hala nola Musika Iberoamerikarraren aldeko Jaialdien Topaketa, mundu osoko jaialdietako zuzendariei eta programatzaileei bideratuta bereziki. Gainera, ekitaldiko profesionalentzako gunean hainbat master class, hitzaldi eta erakusketa egingo dira.
Eskaintzak
Estekak
