• Hasiera
  • Berriak
  • Martin Berasateguik Turismo Merezimenduaren Domina lortu du

Ezagutu Euskadi

Berriak

Martin Berasateguik Turismo Merezimenduaren Domina lortu du

  • Martin Berasategui
    Martin Berasategui
2012/11/09
Martin Berasateguik Turismo Merezimenduaren Domina lortu du
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak banatzen ditu dominak, turismoa garatu eta sustatzeko lan egin duten pertsonak, instituzioak edo enpresak aintzat hartzeko.

Euskal sukaldaritza modernoaren ordezkari nagusienetako bat izateaz gainera, Euskadiko "enbaxadore" ere bada Martin Berasategui, eta Euskadiren izena nazioartean ezagutarazteagatik lan handia egin du. Hainbat jatetxe (ospetsuena, Lasarte-Orian) eta zazpi Michelin izar ditu. Askotan aurkitu izan dugu Berasateguiren izena nazioarteko chef onenen zerrendetako lehen postuetan, eta bestelako golardoak ere eskuratu ditu, hala nola, Donostiako Urrezko Danborra. Oraingo honetan, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Turismo Merezimenduaren Domina eman dio, turismoa garatu eta sustatzearren egindako lanagatik.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea