Ezagutu Euskadi

Berriak

Lekeitio eta Mungia, Slow turismoaren hiriak

  • Lekeitio
    Lekeitio
2015/06/08
Lekeitio eta Mungia, Slow turismoaren hiriak
Iraunkortasuna eta tradizioa aintzat hartzen dituen nazioarteko mugimendua

Italian sortutako Slow mugimendua dagoeneko mundu osoan zabaldu da. Bizi-kalitatea eta baliabideen erabilera arduratsua eskutik doazela aldarrikatzen duen mugimendua da. Eta gastronomia eta turismoa dira, hain zuzen, mugimendu honek arreta eskaintzen dien bi jarduera. Bizkaiko Mungia eta Lekeitio udalerriek "Slow Cities" saria lortu dute; alegia, tokiko tradizioei eustea eta egunerokoan bertako produktuak –garraioan kalterik eragiten ez dutenak– erabiltzea aintzat hartzen duen saria. Kostaldeko udalerriari dagokionez, herriak itsasoarekin duen lotura da nabarmendu dutena. Otoio eta Lumentza mendiek babestutako herrixka da, Lea ibaiaren bokalean Bizkaiko golkoari begira dagoena. Lekeitiori beti aitortu izan zaio errezeta tradizionalak sustatu izana eta herri kantuen bildumak argitaratu izana; baita energia eraginkortasunerako planak bultzatu izana ere. Tradizioaren zaintza agerikoa da, batetik, herri horretan dagoelako Euskadiko txakolin prentsarik antzinakoena; eta besterik, jaietan dantza tradizionalei eutsi dietelako (esaterako, Kaxarranka). Bestalde, Mungiak ere jaso du Slow City saria; izan ere, bertan, tradizioak eta modernitateak bat egin dute XVI. mendeko baserri bat euskal kulturari buruzko jolas parke bihurtzeko. Landetxo Goikoa dugu Bizkaiko baserririk zaharrena, eta han, sinesmenei eta sineskeriei buruzkoak ikas ditzakegu, bertan baitago mitologiari buruzko Euskadiko lehen parke tematikoa. Mungiak, bidenabar, bertako produktuak sustatu ditu, nekazaritza bioaniztasuna eta kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harremana bultzatzen dutenak. XVIII. mendeko baserri zahar asko –Aritxi eta Aurrekoetxe erretegiak, esaterako– bertako jakiak zerbitzatzen dituzten jatetxeak dira gaur egun.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Estekak