Ezagutu Euskadi
Landa eta Garaioko hondartzek Bandera Urdina lortu dute, seigarren urtez jarraian
Landa eta Garaioko hondartzek Bandera Urdina lortu dute, seigarren urtez jarraian
Euskadin emandako bost banderetatik hiru Arabarako izan dira, eta beste biak Bizkairako
Arabako probintziak, aurten ere, Bandera Urdina izango du barnealdeko hiru hondartzatan. Hala erabaki dute Ingurumen Hezkuntzako Europako Fundazioak eta Bandera Urdinen Nazioarteko Epaimahaiak, seigarren urtez jarraian Landa, Moskurio (Ipar Garaio) eta Salurriagako (Hego Garaio) hareatzak sartu baitituzte osasun, irisgarritasun, legezkotasun, garbitasun, segurtasun eta ingurumen hezkuntzako irizpideak betetzeko ahalegin publikoa eta herritarrena aitortzen eta sustatzen duen zerrendan.
Beste bi Bandera Urdinak Bizkaiko Arrigunaga eta Ereaga hondartzetan egongo dira, eta agerian utziko dituzte bertako uren kalitatea, zerbitzuen maila ona eta Getxoko hareatza horien segurtasuna.
Getxo Bizkaiko udalerrian kokatuta dago Ereaga hondartza, Algortako portu zaharraren eta Arriluze kai-muturraren artean, alegia. 800 metrotik gora luze den harea xeheko hondartza ongi hornituta dago, batez ere, udari begira. Arrigunaga hondartza Getxon dago, Bizkaian, Galeako amildegien azpian, hain justu. Abraren zein Aixerrotako errotaren ikuspegi ederrak eskaintzen ditu inguru horrek.
