Ezagutu Euskadi

Berriak

Kontxako hondartza ederrenen artean

  • Kontxako hondartza
    Kontxako hondartza
2013/09/17
Kontxako hondartza ederrenen artean dago, Muchoviaje.com webgunearen txosten baten arabera
Donostiako Kontxako hondartza, Cies irletakoekin eta Cadizko Boloniakorekin batera, ederrenetarikoa da 'Hábitos de Viajes de los Españoles' txostenaren arabera.

Muchoviaje.com sareko bidaia-agentziak egindako 'Hábitos de Viajes de los Españoles' IV. txostenean jasotzen denez, espainiarrek hondartza dute gustokoen oporraldia igarotzeko. Galdetutakoen arabera, bigarren urtez jarraian, Donostiako Kontxako hondartza, Pontevedrako Cies irlakoekin batera, ederrenetakoa da Aurreko bi horiei aurten beste hirugarren hondartza bat ere gehitu zaie, Cadizko Bolonia hondartza. Hauxe da rankingean sartzen den Espainia hegoaldeko aurreneko eta Andaluziako lehenengo hondartza; orain arte, iparraldeko hondartzak egon izan dira txostenaren goreneko mailatan. Iberiar penintsulako kostalderik ederrenak zeintzuk diren ere aztertzen du Muchoviaje-ren txostenak. Costa de la Luz (Huelva eta Cádiz) ageri da aurreneko postuan, eta euskal kostaldea bigarren. 2012ko txostenean euskal kostaldea bosgarren postuan zegoen, eta aurten, bigarren postura igo da. Galiziako kostaldea, Balear Uharteak, eta Comunitat Valenciana daude txostenaren hurrengo mailatan, hurrenez hurren.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea