Ezagutu Euskadi

Berriak

Kontxa, munduko seigarren hondartza onena

  • Kontxako hondartza
    Kontxako hondartza
2017/02/24
Kontxa, munduko seigarren hondartza onena
Gipuzkoako hondartza hori saritu dute Traveller´s Choice sarietan

Donostiako ikurretako bat, Kontxako hondartza, da Europako hondartzarik onena eta munduko seigarren onena Traveller’s Choice 2017 sarien arabera. Sariok Tripadvisor bidaien web orri txalotuak ematen ditu, eta mundu osoko bidaiarien milioika iritzitan oinarrituta ematen dira. Donostiako hondartza hori da planetako 25 hondartza onenen artean agertzen den Espainiako hondartza bakarra. Kontxa, hiritar paradisua da eta Gipuzkoako hiriburuaren bihotzean dago. Badiara begirako ikuspegi izugarriaz gozatzeko aukera eskaintzen die bisitariei, Santa Klara Uhartea erdian dela eta Urgull eta Igeldo mendiak alboan dituela. Urreko koloreko hondar finari eta 1.350 metro luzeri esker, hondartza ezin hobea da hainbat kirol praktikatzeko nahiz atseden hartzeko.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea