• Hasiera
  • Berriak
  • Euskadi-Basque Country, Europatik geroz eta hurbilago, egunero Bilbo eta Amsterdam lotuko dituen hegaldi berriari esker

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadi-Basque Country, Europatik geroz eta hurbilago, egunero Bilbo eta Amsterdam lotuko dituen hegaldi berriari esker

  • KLM, Bilbao - Amsterdam
    KLM, Bilbao - Amsterdam
2014/05/27
Euskadi-Basque Country, Europatik geroz eta hurbilago, egunero Bilbo eta Amsterdam lotuko dituen hegaldi berriari esker.
KLM konpainiaren ibilbide berriari esker, gainera, Bilbok lotura izango du mundu osoko 160 norakorekin, Schipholgo aireportuaren bitartez.

Aste honetan, KLM konpainia holandarraren lehen hegaldia iritsi da Bilboko aireportura; hartara, inauguratuta geratu da Bilbok aurrerantzean Amsterdamekin izango duen eguneroko lotura berria. Konpainia hau Air France taldekoa da, eta beroni esker, lotura eta merkatu berrietarako ateak zabalik izango ditu Euskadik; izan ere, Holandako hiriburuko Schipholgo aireportua aireko "hub" garrantzitsua da, Europako gainerako hiriburuekin eta mundu osoko hiri garrantzitsuekin ezin konta ahala lotura dituena. Ibilbide berri honek handitu egingo du Euskadi-Basque Country-k hainbat merkaturekin izango duen lotura. Hala, turistek gure "Basque Style" ezagutuko dute, eta hemengo askotariko aukerez gozatzeko aukera izango dute. Aurreikusita dago Bilbo eta Amsterdam arteko eguneroko hegaldia martxan izatea 2015eko martxora arte.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea