• Hasiera
  • Berriak
  • Iparraldeko Donejakue bideak UNESCO erakundearen Munduko Ondare izendatu dituzte

Ezagutu Euskadi

Berriak

Iparraldeko Donejakue bideak UNESCO erakundearen Munduko Ondare izendatu dituzte

  • Donejakue bidea
    Donejakue bidea
2015/07/13
Iparraldeko Donejakue bideak UNESCO erakundearen Munduko Ondare izendatu dituzte
Aitorpen horrek Euskaditik igarotzen diren bi bide hartzen ditu baitan: kostako bidea eta barrualdeko bidea.

UNESCO erakundearen Munduko Ondarearen Batzordea Alemaniako Bonn hirian bildu da, eta Munduko Ondarearen ondasunen zerrendan penintsulako iparraldeko Donejakue bideak gehitzea erabaki du. Donejakue biderik ezagunena “Frantziako bidea” da, eta UNESCO erakundearen izendapena 1993an jaso zuen; hala ere, egia esan, ibilbide hori XI. mendetik aurrera soilik bilakatu zen bide nagusia. Ordura arte, Santiago de Compostelara iristeko gehien erabilitako bideak, hain zuzen, iparraldekoak ziren. Bide horiek, gainera, zerikusi zuzena dute apostoluaren hilobiaren aurkikuntzarekin eta Asturiasko erreinuak IX. mendean horiek sustatu izanarekin. Orain gizadiaren ondasun izendatutako bideak hauek dira: jatorrizko bidea, Oviedon hasten dena; kostako bidea, 936 kilometro luze dena; euskal-errioxar bidea, Irunen hasten dena, eta Liebanako bidea, bidea eta Santo Toribio monasterioa lotzen dituena. Azken urteetan, iparraldeko bideetan, euskal kostaldea zeharkatzen dutenetan, erromesen kopurua nabarmen hazi da. Historiako hamaika mendetan zehar, Donejakue bidea Europako komunikazio biderik eraginkorrenetako eta ezagunenetako bat izan da. Bide hori, gainera, merkataritza ardatz garrantzitsua eta ezagutza hedatzeko bidea izan zen. Bide horren bidez sartu ziren hiriak eta herriak agertzea bultzatu zuten bizitza sozialeko, ekonomikoko eta kulturaleko elementuak. Hiri eta herri horietan, hain zuzen, eraikin zibilak eta erlijiosoak eraiki ziren, eta Europako beste herrialde batzuetako estilo artistikoei jarraitu zieten. Une honetan, Donejakue bidea milaka pertsonak egiten dute urte osoan. Ibilbideak zentzu erlijiosoa izateaz gain, gogoetarako, naturarekin harremanetan egoteko eta norbere burua ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Estekak