• Hasiera
  • Berriak
  • Hondalea, brontzezko itsasoa Santa Klara uharteko Itsasargiaren Etxean

Ezagutu Euskadi

Berriak

Hondalea, brontzezko itsasoa Santa Klara uharteko Itsasargiaren Etxean

  • Donostia-San Sebastián
    Donostia-San Sebastián
2021/06/16

Hondalea, brontzezko itsasoa Santa Klara uharteko Itsasargiaren Etxean 

Bost urteko sormen prozesuaren ondoren, Cristina Iglesiasen lana ikusgai dago jada Donostian. 

Hondalea –itsas hondoa euskaraz– donostiar artistaren azken lana da; Santa Klara uharteko itsasargiaren barruan dagoen hobian egindako brontzezko lan bat, 15 tonakoa. Iglesiasen arabera, haitzulo ikusgarri horrek prozesuan funtsezkoak izan diren bi kontzeptu irudikatzen ditu: itsasoa eta sakontasuna. 

 

Esperientzia berri bat da, ikusmenarekin eta, bereziki, entzumenarekin gozatu ahal izango dena, izan ere, motor baten bidez ura mugiarazten da, mareak imitatuz, eta brontzezko egiturarekin talka egitean, olatuek kostaldean haustean egiten duten soinu bera egiten du.  

 

Itsasargiaren Etxea irekita egongo da ekainaren 5etik irailaren 30era arte, eta 11:00etatik 19:00etara bisitatu ahal izango da ordu erdiko tarteetan. Bisita gidatua doakoa izango da, eta aldez aurretik hitzordua erreserbatu beharko da online plataformatik.  

 

Donostiara iritsi bezain laster, Kontxako hondartzak bainu bat hartzera edo itsasertzean barrena ibilaldi atsegin bat egitera gonbidatzen zaitu, baita neguan ere. Mundu osoan ezaguna da bertako badiaren dotorezia, Igeldo mendiak eta Santa Klara uharteak inguratuta. Zalantzarik gabe, nahitaez etorri beharreko leku bat. 

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea