Ezagutu Euskadi
Berriak
Guggenheim Bilbao, "munduko museorik ederrena"
2016/03/03
Guggenheim Bilbao, "munduko museorik ederrena"
Condé Nast Traveller aldizkari esklusiboaren arabera
Guggenheim Bilbao Museoa "The most beautiful museums in the world 2016" edo "2016ko munduko museorik ederrentzat" aukeratu du Condé Nast Traveller bidaien arloko aldizkariak, artearen eta kulturaren kategorian. Aitorpen hori irakurleen iritzietan oinarritzen da; hain zuzen, irakurleek Frank Gehryren eraikinaren arkitektura futurista, diseinu berritzailea, forma lerromakurrak eta titanioz eta kareharriz estalitako bolumenen edertasuna nabarmendu dituzte. Condé Nast Traveller bidaien eta estiloaren arloko luxuzko argitalpen bat da, eta duela ia hiru hamarkadatik argitaratzen da. Hainbat sari ditu, eta erreferentea da goi mailako turismoari dagokionez.
Eskaintzak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Estekak
