• Hasiera
  • Berriak
  • Getaria, 2013ko 46 helmuga turistiko erakargarrienen artean

Ezagutu Euskadi

Berriak

Getaria, 2013ko 46 helmuga turistiko erakargarrienen artean

  • Getaria
    Getaria
2013/01/14
Getaria, 2013ko 46 helmuga turistiko erakargarrienen artean
The New York Times egunkariak munduko 46 helmuga turistiko erakargarrienak zerrenda batean bildu ditu. Getariaz gainera, Ameriketako Estatu Batuetako egunkariak Rio de Janeiro, Marseilla, Amsterdam, Casablanca, Houston, Istanbul eta New Delhi bisitatzea ere gomendatzen du, besteak beste.

Euskadiko marinel-herrien xarmak ez du inor epel uzten. "2013an bisitatzeko 46 txoko" titulupean The New York Times Ameriketako Estatu Batuetako egunkariak munduko helmuga turistikorik onenak aukeratu ditu. Zerrendan Euskadiko udalerri bat agertzen da: Getaria. Artikuluak "mendez mende marinel bizitza lasaia eta txingarretan erretako arrain bikaina ematen duten itsaso ondoko jatetxeak" izan direla nagusi aipatzen du, eta Getaria Juan Sebastian Elkano nabigatzailearen sorterri dela azaltzen du. Cristobal Balenciaga ere gogora ekartzen du, "modaren ikono bat" dela azpimarratuta. The New York Timesen aburuz, Balenciaga Museoaren diseinu modernoak eta Erdi Aroko kaleek bat egiten dute Getarian, eta horrek Madril, Paris eta nazioarteko bisitariek bertako hotel eta jatetxeak betetzea eragin du. Ezbairik gabe, Gipuzkoako udalerriak badu zer eskaini. Getariaz gainera, Ameriketako Estatu Batuetako egunkariak Rio de Janeiro, Marseilla, Amsterdam, Casablanca, Houston, Istanbul eta New Delhi bisitatzea ere gomendatzen du, besteak beste. Top Esperientziak Euskadin: Balenciagaren haritik

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea