• Hasiera
  • Berriak
  • Gaztelugatxeko Donieneko eskailerak, munduko onenen artean

Ezagutu Euskadi

Berriak

Gaztelugatxeko Donieneko eskailerak, munduko onenen artean

  • Gaztelugatxeko Doniene
    Gaztelugatxeko Doniene
2013/08/12

Gaztelugatxeko Donieneko eskailerak, munduko onenen artean

Joan den urtean 45.000 lagunek igo zituzten Gaztelugatxeko Donieneraino heltzeko eskailerak.

Gaztelugatxeko San Joan uhartea eta ermita (Bermeo) Euskal Kostaldeko altxorretako bi dira. Ranking bitxiak egiten dituen www.cookingideas.es atariak munduko eskailerarik ikusgarrienak bildu ditu zerrenda batean, eta horien artean Gaztelugatxeko Donieneraino iristen diren eskailerak daude. Askok txoko magikotzat definitu dute. Ermita ikusi eta haitzaren 150 metroak egiteko bisitariak orotara 231 eskailera igo beharko ditu, baina bertako bista ederrak nekez ahaztuko ditu.

 

Joan den urtean 45.000 lagun hartu zituen Gaztelugatxeko Donienek, eta egun Bizkaiko Foru Aldundia errepideko sarbidea errazteko proiektu batean lanean dihardu.

 

Gaztelugatxeko Donieneko eskailerez gainera, Alemaniako, Ekuadorreko, Indiako, Kolonbiako, Hawaiiko, Peruko eta Txinako eskailerak ere agertzen dira zerrendan, guztiak, bertigorik ez duten abenturazaleentzako egokiak.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea