Ezagutu Euskadi
Berriak
Gasteiz, Hiri Napoleondarren Europako Sarearen kide bihurtu den Espainiako Estatuko lehen hiria
2013/08/05
Gasteiz, Hiri Napoleondarren Europako Sarearen kide bihurtu den Espainiako Estatuko lehen hiria
Arabako hiriburuaz gainera, beste 11 hirik (tartean, Austerlitz eta Waterloo) osatzen dute sarea gaur egun.
Gasteiz Hiri Napoleondarren Europako Sarean sartu den Espainiako Estatuko lehenengo hiria izan da. Azpimarratzekoa da, halaber, Gasteizko guduaren bigarren mendeurrena ekarri dutela gogora aurtengoan. Arabako hiriburuarekin batera beste 11 hirik (hala nola Austerlitz eta Waterloo) osatzen dute gaur egun sarea, eta horietan guztietan jazotako gertakari historikoek turista kopuru handia erakarri dute azken urteotan. Gainera, Hiri Napoleondarren Europako Federazioak sarea Europako Ibilbide Kultural bihur dadin eskaera aurkeztu du Europako Kontseiluan. Onartzekotan, izendapenak Gasteizen turismoa sustatzeaz gainera, nazioartean hiri historiko gisa ezagutaraziko luke.
Eskaintzak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Estekak
