Ezagutu Euskadi
Garbage, Mumford & Sons eta Bloc Party taldeak, BBK Live jaialdian
Gero eta gutxiago geratzen da BBK Live Festival jaialdirako. Ezbairik gabe, urteen joan-etorrian Bizkaiko hiriburuko ekitaldirik ospetsuenetako bat bihurtu da. Antolatzaileek talde gehiagoren parte-hartzea baieztatu dute berriki. Hori horrela, Radiohead, The Cure eta Snow Patrol bandekin batera, besteak beste, Block Party, Mumford & Sons Britainia Handiko folk-rock taldea, The Jon Spencer Blues Explosion hirukotea eta Garbage arituko dira gurean. Azken talde hori agertokietara itzuliko da, 2005ean banandu ondoren, maiatzean merkaturatuko den Not Your Kind of People diskoa aurkezteko. Aurretiaz aipatutako taldeez gainera, The Maccabees, Four Tet, Ben Howard, Zea Mays bilbotarrak, Enter Shikari, Young Guns, Here We Go Magic eta Pure Love ere arituko dira Kobetamendin. Antolatzaileek ezagutarazitakoaren arabera 60 talde inguru bilduko dira Kobetamendin uztailaren 12tik 14ra, eta oraindik 30 daude baieztatzeke.
Eskaintzak
Estekak
