Ezagutu Euskadi
Euskalsurf, surfa egiteko hondartzen bilatzailea
Euskalsurf Euskadiko surf gidak euskal hondartza nagusien kokapenari buruzko informazioa eskaintzen die surflariei. Zehazki hondartzen mapak (kasu batzuetan webcam bidezko irudiak ere bai), bakoitzaren inguruko xehetasun guztiak eta itsasaldien taulak erakusten ditu aplikazioak, besteak beste. Surflariari ematen zaion informazioa iturri ezberdinetatik hartua da. Open Data Euskadi da horietako bat; bertatik hartzen dira itsasoaren egoeraren, haizearen eta tenperaturen iragarpenak. Esan behar, Windguru-ra sartzeko aukera ere ematen duela, surflariek maiz erabili ohi duten bitarteko bat. Hegaka euskal enpresa izan da Euskalsurf aplikazioaren sortzailea. Iphonetan ez ezik, Ipad eta Ipod Touchen erabil daiteke, beti ere, iOS 5.0 sistema eragilea, edo berriagoa, badute. AppStore bidez, Apple enpresaren aplikazioak eskuratzeko denda, deskargatu daiteke. Oraingoz gazteleraz baino ez dago eskuragarri baina, sortzaileek ez dute baztertzen aurki hizkuntza askotan erabilgarri jartzea edota Androiderako bertsio bat ateratzea.
Eskaintzak
Estekak
