Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskal sukaldaritza, protagonista Berlinalen

  • Mugaritz B.S.O.
    Mugaritz B.S.O.
2012/02/06
Euskal sukaldaritza, protagonista Berlinalen
Arabako Errioxako ardoak, Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura, arrain-kontserbak eta Idiazabal gazta Berlingo Nazioarteko Zinemaldian izango dira.

Euskal sukaldaritza Berlinera iritsiko da otsailean. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak, Basque Culinary Centerrekin elkarlanean, Euskadiri eskainitako jardunaldia antolatu du Berlinaleko "Kulinarisches Kino" (Sukaldaritza zinema) zikloaren baitan. Gure sukaldaritzaren ordezkari gisa honako produktu hauek eramango dituzte Alemaniako hiriburura: Arabako Errioxako ardoak ("Araex Export Group" Esportazio Partzuergoa eta Heredad de Ugarte upeltegia), txakolina (Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura), arrain-kontserbak (CORPA eta Hijos de Jose Serrats enpresak) eta Idiazabal gazta (Basque Cheese). Horrez gainera, Mugaritz B.S.O. pelikula ere izango da ikusgai. Andoni Luis Aduriz chefak eta Felipe Ugarte musikariak gastronomia eta musika uztartuta sortutako proiektu berritzailea da. Adurizekin batera Eneko Atxa eta Elena Arzak sukaldari entzutetsuek, Jose Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eta Thomas Struck zikloaren zuzendariak mahai-inguru batean parte hartuko dute.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea