Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskal Sagardoa, jatorri izen berria

  • Euskal Sagardoa
    Euskal Sagardoa
2017/01/13
Euskal Sagardoa, jatorri izen berria
Bertako sagarrekin % 100 eginiko sagardoa bereizteko sortua

Jatorri izen berri honen helburua da bultzada ematea soilik Euskal Herriko sagarrarekin egiten den sagardoari, eta dagokion kalitate ziurtagiria eskuratuko duten sagardotegiek bakarrik erabili ahal izango dute. Dagoeneko ekoitzi dira jatorri izena xede duten lehen 1.320.000 litroak, Euskal Herriko ekoizpenaren % 12a. Botila hauek udaberrian jarriko dira salgai. 35 sagardotegi hasi dira Euskal Sagardoa ekoizten, gehienak gipuzkoarrak, aurreikuspenen arabera kopurua handituz joango bada ere. Hazi institutua arduratuko da sagardoaren ekoizpen prozesua kontrolatzeaz, eta Zizurkilgo Fraisoroko foru laborategiak ziurtatuko du haren kalitatea. Euskal Sagardoaren logoa sagar gorri bat da, txalaparta makilak irudikatzen dituzten marra zuri batzuk dituena behealdean.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Estekak