Ezagutu Euskadi
Euskal museoak, beren bisitari zifra onenetan
Euskal museoak, beren bisitari zifra onenetan
2018. urtea, oso positiboa izan da euskal museoentzat, balantzeak egin ondoren beren urteko erregistro onenetara iritsi baitira bisitarien kopuruari dagokionez
Zifrak ezagutzera eman dituzten espazioen artean, Guggenheim Bilbao Museoa 1,22 milioi bisitarien kopurura iritsi da, bere historiako hirugarren zifra onena lortuta, irekiera urtean eta hogeigarren urteurrenean lortutakoen atzetik.
Guggenheimen ondoren, Donostiako Aquariuma Gipuzkoako museo bisitatuena da, eta bigarren lekuan dago, EAEn; azken urtean, 340.000 bisitari baino gehiago erakarri ditu, zifra onena 2000. urteaz geroztik.
Antzeko kopuruak edukita, Bilboko Arte Ederren Museoak 250.000 bisitekin itxi du balantzea, bere historiako laugarren zifra onena. Horrela, Museoaren Plan Estrategikoan (2019/2022) zehaztutako bidean kokatzen da, urtean 300.000 bisitarien kopuru egonkorra lortu nahi baitu.
Hazten jarraitzen duten erakusketa eremuen artean ditugu ere Cristóbal Balenciaga Museoa 52.000 bisitari edukita, Albaola Itsas Kultur Faktoria, ireki zenetik orotara 200.000 bisiten kopurura iritsi dena, eta Artium, 2018. urtean 96.000 bisita jaso dituena % 1,5eko hazkundea lortuta 2017. urtearekiko.
