Ezagutu Euskadi
Euskal gazta tarta, “2021eko zaporea”, New York Times-en arabera
Euskal gazta tarta, “2021eko zaporea”, New York Times-en arabera
Nazioartean ezaguna, Donostiara datozen pertsona askok ez dute tarta dastatzeko aukera hutsik egiten
Euskal gazta tarta, Estatu Batuetan "Basque Burnt Cheesecake" eta Turkian "San Sebastián Cheesecake" izenez ezaguna, nazioartean hedatzen ari da. Azalik gabeko gazta tarta hau 90eko hamarkadan hasi zen ezagun egiten, eta gaur egun oso ezaguna da nazioartean. Kim Severson kazetariak 2021eko zaporea izendatu du New York Times egunkariarentzako bere sukaldaritza iragarpenen artikuluan.
Gazta tartaren errezeta asko daude, NYTeko artikuluan adierazten den bezala. Hala ere, bada leku bat non zaporeak ñabardura guztiak hartzen dituen. La Viña jatetxea da, Donostiako Parte Zaharrean. Egun batzuetan, ia 50 tarta egiten dituzte, ilaran dagoen jendeari eskaintzeko eta hemendik aurrera "2021. urteko zaporea" izango denarekin gozatzeko.
