Berriak

Berriak

2024/04/26

Euskadiko txakolin bat, 2024ko ardo zuri hoberena

Nazioarteko lehiaketa batek Gernikako Itsasmendi upeltegiari eman dio saririk handiena, Gran Bacchus de Oro saria. Aurtengo ardo zuri onena ere aukeratu dute Itsamendi Artizar txakolinagatik. Bigarren aldia da upeltegi honek jasotzen duela saririk handiena; lehenengoa 2010ean izan zen.

 

Espainiako Dastatzaileen Batasunak antolatutako lehiaketara 18 herrialdetako 1.900 ardo baino gehiago aurkeztu dira.

 

1994an sortu zenetik, Urdaibaiko Biosferan finkatutako ardandegiak 12 Bacchus de Platabost Bacchus de Oro eta bi Gran Bacchus de Oro biltzea lortu du. Bere ardandegia dagoen zonagatik bereizten dira bere lanak: “Txirene izeneko alderdia, artadi kantauriarraren eta harizti azidofiloaren arteko elkargunea”. Ardo onenetako bat egiteko leku estrategiko bihurtu da Gernika.