Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadi, Traveller's Choice sarietan

  • Lurdeia nekazalturismoa
    Lurdeia nekazalturismoa
2013/04/15
Euskadi, Traveller's Choice sarietan
Sarituen artean Iturregi, Iriarte Jauregia eta Lurdeia hotelak eta Kontxa hondartza daude.

Milioika bidaiarik hautatzen dituzte urtero TripAdvisor atari ezagunak banatzen dituen Traveller's Choice golardoen irabazleak. 2013ko sarituen artean Iturregi, Iriarte Jauregia eta Lurdeia hotelak eta Kontxa hondartza daude. Iturregi (Getaria) eta Iriarte Jauregia (Bidegoian) hotelak Espainiako hotel txiki onenen zerrendan agertzen dira, 13. eta 18. postuetan, hurrenez hurren. Iturregi hotela ingurune lasaian dago, mahasti artean, eta San Anton mendiaren (askok "Getariako Arratoia" esaten diote) bistez gozatzeko aukera ematen du. Bestalde, Iriarte XVII. mendean eraikitako luxuzko jauregia da, eta 2009an guztiz zaharberritu zuten. Interneteko erabiltzaileen aburuz, Bermeon dagoen Lurdeia nekazalturismoa Espainiako ostatu onenetako bat da (14. postuan ageri da). Nekazalturismoa naturgune paregabean dago, Gaztelugatxeko Donienetik eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik 5 kilometrora. Azkenik, Kontxa hondartza ospetsuak hirugarren postua lortu du Espainiako hondartza onenen zerrendan. Donostiako hiru hondartzetako bat da, eta 1.350 metroko luzera du. Hainbat kirol praktikatzeko egokia da oso.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea