Ezagutu Euskadi
Euskadi Europarekin konektatuko da
Bilbao Exhibition Centre (BEC) zentroak hartuko du 2018an Europako aire konektibitatearen arloko biltzar handiena: Routes Europe. Ekitaldi horrek indartu egingo du Euskadin sektore turistikoak izan duen hazkunde nabarmena. Biltzarraren zati handi batek kargen garraioa izango du ardatz eta, hain zuzen, bat etorriko da euskal aireportu azpiegiturak oso garrantzitsuak izatearekin (Vitoria-Gasteizko aireportua da estatuko nagusietako bat merkantziei dagokienez). Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuak baieztatzen duen moduan, "prest gaude aire ibilbide berriak hartzeko, bai bidaiarienak bai kargenak, gure portu modernoei, errepideei, trenbideei, plataforma logistikoei eta garraioaren eta logistikaren sektoreko profesionalei esker". Bestalde, Neil Mulligan Routes Europe biltzarraren ordezkariak goratu egin du Euskadi aukeratu izana, haren hitzetan "Bilbo eta Euskadi norako turistiko nahiko berriak direlako eta esperientzia kultural aberatsak eskaintzen dituztelako". Ekitaldian abiazio zibileko 1.200 profesionalek parte hartuko dute, baita ehun bat hegazkin konpainiak, aireportuen 300 ordezkarik eta 50 agintari turistikok ere.
Eskaintzak
Estekak


