Ezagutu Euskadi

Berriak

Eneko Atxa, Añanako Gatzaren enbaxadore berria

  • Eneko Atxa
    Eneko Atxa
2013/06/20
Eneko Atxa, Añanako Gatzaren enbaxadore berria
Hiru izar Michelin dituen Azurmendi jatetxeko sukaldariak Gatzaren Uzta inauguratu du Gatz Haranean.

Añanako Gatzaren 2013ko Uzta inauguratu berri du Eneko Atxa hiru izar Michelin dituen Azurmendi jatetxeko sukaldariak; hala, produktu honen nazioarteko enbaxadore bilakatu da. Chef euskaldunak gatza lantzen duten langileei eskertu die euren lana; Atxaren hitzetan, "bere plater eta errezeten elaborazioa Gesaltza Añanan hasten da". Kanpainako lehen gatza bildu du sukaldariak, Edorta Loma gazkinarekin batera. Ostean, Javier de Andrés Arabako Ahaldun Nagusiak Añanako Gatz Haraneko gatz iturburu bateko babesle izendatzen duen plaka bat eman dio. Nazioarteko beste hainbat sukaldari Añanako Gatzaren enbaxadore izan dira aurretik: Martin Berasategi (zazpi izar Michelin), Joan Roca (El Celler de Can Roca, hiru izar Michelin), Pedro Subijana (Akelarre, hiru izar Michelin), Andoni Luis Aduriz (Mugaritz, bi izar Michelin) eta Patxi Eceiza (Zaldiaran, Michelin izar bat).

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea