• Hasiera
  • Berriak
  • Durangoko Kobika jatetxea, Euskal Herriko Pintxo Tradizionalen Lehiaketako irabazlea

Ezagutu Euskadi

Berriak

Durangoko Kobika jatetxea, Euskal Herriko Pintxo Tradizionalen Lehiaketako irabazlea

  • Kobika jatetxea
    Kobika jatetxea
2020/10/22

Durangoko Kobika jatetxea, Euskal Herriko Pintxo Tradizionalen Lehiaketako irabazlea

 

‘Miniature Pintxos Congress’ batzarrean egin den txapelketak Kortabitarte anaien ‘Txamaka’ pintxoa saritu du

Durangoko Kobika jatetxeko Iñigo eta Koldo Kortabitarte anaiek irabazi dute Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren bigarren edizioa, Europa Jauregian egin dena Gasteizko ‘Miniatura Pintxos Congress’ batzarrean.

 

Kobikaren pintxoak, ‘Txamaka’ izenekoak, txangurrua du osagai nagusi, bakailao eta piper erre zukuarekin, gurinez eta piku saltsa gazi-gozoz bustitako ogi txigortu baten gainean. Aho zabalik utzi du txapelketaren finaleko epaimahaia.

 

Kortabitarte anaiekin batera, podiumena igo dira Gasteizko Mano Lenta jatetxeko Luis Hernani eta Juan García, eta Irungo Danako jatetxeko David Rodríguez, antxoan oinarritutako bi pintxorekin.

 

Sari bikoitza Kobikarentzat

‘Miniature Pintxos Congress’-aren edizio honetan, Kobika jatetxeak Bizkaiko Pintxo Txapelketa ere irabazi du, txangurruz eta ketuez beteriko pistatxozko ogiz eta guakamole ukitu batez eginiko Bilboko ‘baldosa’ batekin.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea