Ezagutu Euskadi

Berriak

Donostiako Aquariuma, Europako onenen artean

  • Aquariuma
    Aquariuma
2015/07/17
Donostiako Aquariuma, Europako onenen artean
TripAdvisor bidaien arloko web orri handienaren arabera.

Donostiako portuaren ondoan dagoen Aquariuma Euskadiko museorik bisitatuenetakoa izateaz gain, TripAdvisor web orriak Europako onenen artean dagoela aitortu du. Turismoaren arloko web orriak berriki aurkeztu ditu Traveller’s Choice lehiaketako sarituak munduko jolas parkeen eta parke tematikoen, ur parkeen, zoologikoen eta akuarioen ataletan. Sari horietan, Donostiako Aquariuma Europako onenen artean izendatu du, 19. postuan, zehazki. Izendapen hori benetako bidaiariek web orri honetan egin dituzten milioika iruzkinetan eta iritzietan oinarritzen da. Web orriko erabiltzaile batzuen arabera, Donostiako Aquariuma «zoragarria», «ezinbestekoa» edo «ikusgarria» da, eta beste batzuek familian bisitatzeko gomendatzen dute, «plan ezin hobea baita haurrekin joateko». Donostiako bihotz-bihotzean dago, portuaren ondoan eta alde zaharretik oso hurbil. Aquariumak 300.000 bisitari inguru jasotzen ditu urtero. Eraikina 1928koa da, eta 200 itsas espezie baino gehiago hartzen ditu. Hainbat jarduera egiten dira bertan, besteak beste, dibulgazioa eta ikerketa, Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioaren bidez. Hain justu ere, erakunde horrek ibilbide luzea du arlo honetan, mende batekoa baino gehiagokoa.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea