Ezagutu Euskadi
Donostia, munduko bosgarren helmuga turistikorik onena
Donostiaren xarmak ez du inor epel uzten, eta gaur egun turistek gogokoen duten helmugetako bat da. Condé Nast Traveler Ameriketako Estatu Batuetako bidaia aldizkari entzutetsuak munduko helmuga turistikorik onenak bildu berri ditu zerrenda batean, eta Donostia bosgarren postuan agertzen da. Irakurleen iritzian oinarrituta, Reader's Choice Awards sariak banatu eta munduko 25 hiririk onenak aukeratu ditu. Donostiak Bartzelona, Vancouver, Istanbul, Kyoto eta Venezia garaitu ditu, besteak beste. San Miguel de Allende (Mexiko), Florentzia, Budapest eta Salzburgo hiriek lortu dituzte lehendabiziko lau postuak, hurrenez hurren. Gipuzkoako hiriburuak eta Charlestonek (AEB) puntu kopuru bera lortu dute. Aurrekoaz gainera, aldizkariak Donostia "Europako gastronomiaren hiriburua" dela nabarmendu du. Kostalde ederra eta egun hiriak dituen 16 Michelin izarrak ere aipatu ditu. "Jan, jan eta jan"; horixe da Donostian egin behar duzun gauza bakarra, aldizkariaren aburuz aburuz.
Eskaintzak
Estekak
