• Hasiera
  • Berriak
  • «Condè Nast Traveler» aldizkariak Euskadiko hamar udalerri onenak aukeratu ditu

Ezagutu Euskadi

Berriak

«Condè Nast Traveler» aldizkariak Euskadiko hamar udalerri onenak aukeratu ditu

  • Elantxobe
    Elantxobe
2013/06/20
Conde Nast Traveler aldizkariak Euskadiko hamar udalerri onenak aukeratu ditu
Eltziego, Elantxobe, Getaria, Guardia, Lekeitio, Hondarribia, Azpeitia, Mundaka, Oñati eta Elorrio udalerriak agertzen dira zerrendan.

Conde Nast Traveler aldizkari entzutetsuak Euskadiko udalerririk onenak bildu ditu zerrenda batean. Aldizkariaren arabera, kostaldeko eta mendialdeko udalerri txikietan dago Euskadiko "kultura, oinarria eta grazia". Urteen poderioz udalerri askok "estetika eta monumentuak gordetzen jakin dute", "bisitariarentzako opari" bihurtuta. Zerrendan Arabako Errioxako bi herri agertzen dira: Eltziego ("Marques de Riscal hotela baino askoz gehiago" dela dio) eta Guardia. Azken horren kasuan, ondare aberatsa ez ezik, ospe handiko upeltegiak ere ekarri ditu gogora aldizkariak. Euskal Kostaldeko udalerriei dagokienez, Getaria (The New York Times egunkariak laudatu zuen, eta egun Cristoal Balenciaga Museoa hartzen du), Lekeitio ("hondartza ikusgarriak" aipatzen ditu), Hondarribia (arrantza portuak eta Erdi Aroko arkitekturak bat egiten dute) eta Mundaka (edozein "maitemintzeko" moduko herria dela dio) gailendu ditu aldizkariak. Euskadi berdeak ere badu bere txokoa zerrendan, Azpeitia (Loiolako santutegiari aparteko aipamena eginez), Oñati (monumentu eta jauregiak nonahi aurki daitezkeela dio, Sancti Spiritus unibertsitatea eta Arantzazuko santutegia nabarmenduta) eta Elorrio (ondare "harrigarri eta originala" du) azaltzen baitira.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea