Ezagutu Euskadi

Berriak

Clemente elefantea, Bilbon ikusgai

  • Eskultura berria
    Eskultura berria
2013/06/06
Clemente elefantea, Bilbon ikusgai
Jeff Koonsen Puppy lana omendu nahi izan dute.

Clemente du izena, eta lorez egindako elefante bat da. Markham tonika markak ekarri zuen Bilbora, El Sol Iberoamerikako Publizitate Jaialdirako, baina jendartean izan duen arrakasta ikusita, eskultura berton uztea erabaki du. Hori horrela, hemendik aurrera Euskalduna Biltzar Jauregiaren ondoan egongo da, eta, ezbairik gabe, argazki askoren protagonista izango da. Eskulturak Sir Clemens R. Markham esploratzaileari -Indian kininaren erabilera bultzatu zuen- zor dio izena. Horrez gainera, sortzaileek Bilboren ikur bihurtu den Puppy (Jeff Koons) lana omendu nahi izan dute.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Estekak